Tronuan eseri berrian, sultan Babur-ek jauregiko lorategian kurtisauak bildu, eta populuari zazpi eguneko festa eginen ziola opari iragarri zien. Visir al-Khasr, aldiz, honela mintzatu zitzaion:
ùOi sultan urosa! Egiozu populuari liburu bat opari, Profeta eta lau -Kalifa Zuzenen- gaineko istoriak, errege handien balentriak eta gizon sainduen egitateak konta ditzakeena eta -Babur-en Liburua- dei daitekeena.
Lorategi hartan, beste txori eta hegaztien artean bazen papagaio bat, visir mintzatu-eta txilio egin zuena: -Babur-en liburua, Babur-en liburua-.
Sultanek irri egin zuen, gogotik iragan zitzaizkion tipitatik irakurritako istorioak: Rustan-en balentriak, Elefantearen Eguna, Sindbad-en bidaiak eta beste.
Jakintsuak bildu eta lanean jarririk, bi urteren buruan Babur-ek liburua eduki zuen bere eskuetan. Visir al-Khasar-ek iragarri bezala, fortuna onarekin emanen argitara, non gaur egun ere laudatzen bahitute historiagileek; bai ordea, gutik daki Iiburua Babur-en kreatura dela, non populuak Tuti Namek deitu zuen, hots, -Papagaioaren Liburua-.